animaliak

April 26, 2006

Txakurrak eta katuak

TXAKURRAK:  
 
Gizakiak Asiatik Ameriketara migratu zuenean, dagoeneko bazeraman txakurra berarekin. Hori da Stockholm-eko Institutu Teknikoko biologo-talde batek ondorioztatu duena. Horretarako, otsoen eta txakur-arrazen mDNA-k (DNA mitokondria) konparatu dituzte.  
Hala, otsoa eta txakurra duela 15.000 urte banatu zirela jakin dute, hau da, orduan etxekotu zela txakurra. Gainera, Asia ekialdean dauden txakur arrazetan Europan, Asia mendebaldean eta Amerikan baino aberastasun genetiko handiagoa aurkitu dute. Horregatik, ikertzaileen ustez, litekeena da txakurrak Asia ekialdean etxekotu eta hortik mundu osora zabaltzea.  
 
Estatu Batuetan egin duten beste ikerketa genetiko batek ere suediarren teoria berretsi du. Ipar eta Hego Amerikako aztarnategietan aurkitutako txakur-fosilen mDNA aztertuta, Amerikako txakur-arrazak ere Asiatik etorri zirela ondorioztatu dute. Gainera, datak bat datoz suediarren hurbilketarekin; diotenez, txakurra duela 12.000-14.000 urte heldu zen Amerikara  
 
KATUAK:  


Etxeko animalia guztien artean, katua da etxebizitza batean bere beharretara egokitzen den bakarra. Etxeko katuek lasaitasuna maite dute eta gogokoago dute atsedena ekintza baino. Independenteak eta bakartiak dira eta ez dira txakurrak bezain zorrotzak; baina katuek ere badituzte euren beharrak, garbitasun, elikadura eta maitasuna alegia..  
 
 
Katu bat adoptatu bezain laster, eramazu albaitariarenera. Bederatzi aste inguru dituenean funtsezkoa da, batzuetan hilgarri gerta daitezkeen bi birusen aurkako txertoa ipintzea: katuen enteritisa eta katuaren gripearen aurkakoa. Etxera katua ekarritakoan lehenengo egin behar dena gauza: bere garbiketarako erretilua leku egokian jarri eta animaliaren bizigunea finkatzea 

Iruzkin 3 »

Hona bidali trackback erreferentziak:: http://animaliak.blogsome.com/2006/04/26/txakurrak-eta-katuak/trackback/

  1. Txakurrak gizonaren lagunik onenak dira, eta Boxer txakurrak hoberenak!

    Comment Egilea: N. Moscoso — May 1, 2008 @ 12:14 pm

  2. Txakurrak gizonaren lagunik onenak dira, eta Boxer txakurrak hoberenak!

    Comment Egilea: N. Moscoso — May 1, 2008 @ 12:15 pm

  3. Katua etxea nahi du, txakurra jabea nahi du.

    Comment Egilea: Boxer Urkabustaiz'tar — July 27, 2009 @ 12:35 am

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Iruzkina bidali

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da publikatuko.HTML onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>























Get free blog up and running in minutes with Blogsome
Theme designed by Helga Cleve