Zaldiak
ARRAZAK
Zaldien kasuan, lau arraza aztertu ziren: pottoka, Euskal Herriko mendiko zaldia, Nafarroako zaldikoa eta Aurizko zaldia; azterketa horietarako, hiru markatzaile genetiko erabili zituzten.
Aitatasuna eta aldakortasuna
Lehenik, populazio horien aldakortasun genetikoa aztertu zuten, ikusteko ea hemengo arrazek nahikoa dibertsitate genetiko zituzten, baliozko gaixotasun baten aurrean, aurrera egiteko. Horretarako, mikrosateliteak ,ezaugarri jakinetako DNA-eskualdeak, aukeratu zituzten lehenengo markatzaile gisara.
Mikrosateliteak oso baliagarriak dira identifikaziorako ere, horiei begiratuta hatz-marka baten modukoa osa daiteke zaldi bakoitzarentzat. Hau da, aita eta ama zein diren jakiteko balio dute, % 90eko edo gehiagoko ziurtasunez.
Guztira 417 animalia aztertu zituzten: 147 pottoka, 163 Euskal Herriko mendiko zaldi, 62 Nafarroako zaldiko eta 45 Aurizko zaldi. Bi arrazak haragitarako zaldiak dira, astunak (Nafarroako zaldikoa eta Aurizkoa) eta beste biak berriz arinak.

Nor da blog honen egilea?
Comment Egilea: Magic — November 30, 2006 @ 4:53 pm
Kaixo Ainara:
Oso interesgarria da zaldiei buruz idatzi duzuna, animo segi horrela!!!!!!!!
Comment Egilea: shantalen — December 14, 2006 @ 4:43 pm