Animaliak eta oporrak
Asko dira hirian bizitzera ohitu diren animaliak. Hirietako fauna dira. Janaria erraz aurkitzen dutelako hiritartu dira gehienak
Sekula ez dago jakiterik nolakoa den aske bizi den animaliaren osasun-egoera, eta hau egoera arriskutsutzat hartzen dute hiritarrek. Begi bistakoak izaten dira gehienak: horma eta eskultura zikinak, argiteria-kable karraskatuak,hodi eta teilatuetako kalteak… Osasunarekin zerikusia duten arazoak ere izaten dira tarteko.
Kontrol hitza aipatzen dute garbiketan, desinfekzioan eta abarretan diharduten adituek,baina bakoitzari dagokion izena eman behar zaio;eta kasu honetan, hitzaren esanahia kontrolatzetik haratagokoa da, helburua populazioa mugatzean datza.
Izurriteak
Hiri edo herrietan uso, arratoi, txakur edo katu , hauek izaten baitira arruntenak, gehiegi dagoela entzuten denean, izurrite hitza entzuten dugunean,edo jendeak udalak zerbait egin beharko lukeela esaten duenean,hasten dira benetako arazoak hirietako animalientzat. Izan ere, hirietako fauna aipatzean, ikuspegi zientifiko edo objektibo batetik zaila da adieraztea izurritea dagoela. Izurriteak biztanleek egindako deia markatzen dute. Zenbakiak egon badaude, baina, adituen arabera, ia ezinezkoa da hirietako faunaren errolda fidagarria egitea. Pertsona bakoitzeko, hamar arratoi daudela esan ohi da.
Etxeko animaliak
Oporretara animaliekin
urteko lehen oporraldi honetan, etxeko animaliekin zer egin kezka sortzen da familia askotan. Oraindik asko dira, animalia alde batera uztea erabakitzen dutenak. Baina kasu gehienetan, zorionez, katu, txakur, txori eta gainerako etxe abereek, jabeen atseden egunetan zehar,(abereak lagun, familiarteko edo egoitza berezietan geratu ohi dira; beste zenbait, jabeekin batera joaten da oporretara. Familiako maskota oporretara eramatea erabaki baduzu; bidaia eroso, lasai eta segurua izan dezan saiatu.
